top of page
Ancla 1
Autokross

Joseba Olea: “Hurrengo urteari begira ibili gara”

2016ko irailaren 13a / Eneko Artaza

​

Joseba Oleak 2016ko Espainiako Autokross Txapelketa osoa egin du Karkross mailan bere Silver Car ST2 autoarekin. Urduliztarra gogor hasi zen denboraldia, Alcañizeko lehenengo lasterketan A Finalean zuzenean sartuz. Hala ere, denbora aurrera joan ahala, zaila egin zaio Teruelgo emaitza errepikatzea eta B Finaletan ibiltzearekin konformatu behar izan du. Mirandako azken lasterketaren ostean, Automotok Olea elkarrizketatu du berak denboraldiari buruz egiten duen balorazioa jakiteko, baita hurrengoari begira dituen planak ezagutzeko.

​

Elkarrizketaren audioa. (Gazteleraz):

Unknown Track - Unknown Artist
00:00 / 00:00

Irailaren 4ean Espainiako Txapelketako denboraldia bukatu zen Mirandan. Nola baloratuko zenuke 2016ko denboraldia?

​

Denboraldia gogoekin hasi genuen, baina beste gidariek kotxeak hobetu zituztela ikusi genuen. Lehenengo lasterketan oso ondo egin genuen, baina hurrengo lasterketetan besteak gure aurretik zeuden. Hau ikusita, gainerako denboraldia alde batera utzi eta ia entrenatu gabe, hurrengo urteari begira ibili gara.

 

Zein zirkuitutan ibili zara erosoen denboraldi honetan?

​

Egia esan, lehenengoan Alcañizekoan. Aurkariak entrenatu gabe zeuden eta gu ere. Orduan ez zen hainbesterako diferentziarik nabaritzen kotxeen artean. Niretzat hori izan da zirkuiturik onena.

​

Mirandako lasterketan txokatu eta pistatik atera zintuzten bigarren klasifikazio mangan. Ordurarte jokatu zenuen papera ona izan zen. Uste duzu tokeak asteburua kondizionatu zizula?

​

Bai. Bigarren ilaran atera nintzen eta aurrean toke bat egon zen. Arrapatuta geratu nintzen eta hori gertatzen denean sailkapen orokorrean atzeko partean geratzen zara. Gero zaila da aurrera joatea, oso zaila.

​

Aurten Victor Delgadorekin lan egin duzu Ecubitt Performancen. Nola baloratuko zenuke Victorrek zure motorrean egindako lana?

​

Oso ondo. Egia esan Ecubittekin oso pozik nago. Motorrak korritu egiten dute eta fidagarriak dira, oso garrantzitsua dela kategoria honetan. Hurrengo urtean Ecubittekin errepikatuko dugu.

​

Aurtengo denboraldian, mekanikari dagokionez, aurkariak aurretik egon direla esan duzu. Zuen kotxea hurrengo denboraldirako hobetzea espero duzue?

 

Bai. Silver Car, korritzeko erabiltzen dugun marka, lanean dabil jada. Txasis berri batetan eta beste hobekuntza batzuetan lanean hasi dira. Hobekuntzak urrirako edo azarorako edukiko ditugu, hurrengo urteari begira entrenatzen hasteko.

​

2017ko denboraldi osoa egitea pentsatu duzue?

​

Seguraski, dena ondo badoa, denboraldi osoa egingo dugu. Ikusiko dugu nola doan, espero dut hobea izatea.

​

​

Motoziklismoa

Motoziklismoa bizimodua da

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

H.- Bai. Modu batetan edo bestean aurten Espainian egin diren lau lasterketetan egon naiz. Jerez, Monmelo, Aragoi eta Valentzian egon naiz, baita Le Mansen ere. Misio txiki bat egiteko egon arren, gonbidatuei boxa erakustea, zirkuitutik buelta bat ematea eta motorrak zer diren azaltzen, errealizatuta sentitzen zara, betidanik gustatu zaizun gauza batetan lan egiten duzulako. Oraindik batzuetan estresatuta oheratzen naiz eta berriz korrika egiten dudala amets egiten dut. Ikaragarria da, pasada bat.

​

Afizioa bere zazpi anaietako batek  sartu zion. Euskadin ez da inoiz motoziklismo tradizio handirik egon, eta abiadurako modalitatean are gutxiago. Horregatik hasierak ez ziren errazak izan.

​

H.- Gaztea nintzenean nire anaiari motorrak gustatzen zitzaizkion. Zazpi urte nituenean Montesa J25 bat erosteko aukera izan zuen. Motoziklismoa bezalako kirol bat  praktikatzeko aukera izatea ikaragarria zen, trialeko modalitatean izan arren. Benetan afizioa zuen pertsona “Ale “ (anaia) zen, eta bera izan da niri irakatsi zidana. Berak erosi zidan motorra, lasterketetara eramaten ninduen … Aldapa eta motokros lasterketak egiten zituen, eta berak sartu zidan grina. Motorra jarri zidanean akabo!

​

Alek istripu larri bat eduki arren, Herrik ez zion garrantzi handirik ematen motorrean muntatzerako orduan.  Abiadura handietan ibiltzeko grina beldurra baino gogorragoa da.

​

H.- Motoziklismoa hain polita denez, arriskuaz gutxi gogoratzen zara. Gainera arrakasta izaten baduzu, horrek, guztia ordaintzen du. Garaipen batek momentu txarrk ahaztea eragiten du.

​

K.- Pilotuak ez dauka arrisku hori buruan egun osoan ezta? Arrisku hori kirol honen barnean dago.

​

H.- Bai, argi dago. Jauzi eta apurtzen zara. Lehenago edo beranduago. Bi eratako gidariak daude, jauzi direnak eta jauziko direnak. Ez dago beste motarik. Agian ibilbide luzeagoa daukazu lesioek errespetatzen dizutenean. Baina asko sufritzen badituzu …Errekuperazioa kostatu egiten du…

Minduta uzten dizute. Bigarren istripuan, nire burua lurrean botata ikusi nuenean, motorrak ondotik pasatzen… larritasun ikaragarria sentitu nuen. Baina bueno, denboraldia amaitu nuen ,…, ez zara berdin dibertitzen, pentsatzen hasten zara …, eta bertan gutxi pentsatu behar da.

​

K.- Eta asko azeleratu ezta?

​

H.- Bai, noski. Ekintza-erantzuna.

​

Herrik 1986ko San Marinoko Sari nagusian debutatu zuen. Mundialeko hasierak ere gogorrak izan ziren. JJ Cobasekin korrika egin zuen urte horretan. Horretarako Bartzelonara bizitzera joan behar izan zuen.

​

H.- San Marinon nire lehen puntua irabazi nuen. 28 urte pasatu dira. Ia ezer. Zu oraindik ez zinen jaio ezta?

​

K.- Lau urte faltatzen zitzaizkidan jaiotzeko.

​

H.- Oroitzapen politak dira. Egia esan esperientzia gogorra izan zen Bartzelonara bizitzera joan behar izan nuelako. Han JJ Cobasek taldeko ateak ireki zizkidan. Cardusek ere asko lagundu zidan. Bere autokarrean karreretara eramaten ninduen. Orduan, literakin eta tailer batekin prestatutako autobusa zen. Ni pixka bat laguntzen nion eta Alek txofer lanak egiten zituen. Ni mekaniko laguntzaile eta pilotu bezala aritu nintzen. Orduan ez ziren lasterketa gehiegi ospatzen. Espainiako txapelketan erabili nuen motorra geneukan. Politena, bertan laguntzen ibili zen jendeaz gogoratzea da. Momentu horietan Jacinto Moriana ,JJko nagusia, Antonio Cobas, motor munduko ingeniari oso ona izan zena, Cardus, pilotua zela … Javier Guirado eta Luisito Alberto bezalako mekanikoak, zeinetatik asko ikasi ahal izan nuen. Batez ere, kirol honetan ona izateko beharrezkoa den diziplina ikasi nuen. Ipurdi azpian zer daramazun ezagutzera ikasi nuen.

​

Hamaika urte oroitzapen asko izateko ematen dute, eta motoziklismo munduan are gehiago. Herrik momentu onak eta txarrak pasatu ditu mundialean. Kirol gogorra da, batez ere emaitzei buruz hitz egitean, lasterketetan gidari bakarrak lortzen duelako garaipena. Hala ere, momentu onak txarrak baino argiago grabatzen dira memorian.

​

H.- Oroitzapen politena, irabazi nuen lehen Sari Nagusia da. Etxean irabazten duzunean … 89ko Jerezeko lasterketan izan zen. Zirkuitua jendez beteta zegoen. Gaur egun irudiak ikusten ditudanean … Egia esan lasterketa hori irabaztea ikaragarria izan zen. Nire karrerako oroitzapenik politena da.

K.- Eta nola gogoratzen duzu Txekiar Errepublikan izan zenuen jauzia?

​

H.- Gogorra izan zen, horrek nire hondamendia suposatu zuelako pilotu bezala. Bost alditan operatu ninduten eta orain oina gutxi mugitu dezaket. Atzeko frenoa ezin nuen ondo zapaldu oina ez zidalako ematen. Momentu horretan gauzak ondo ateratzen ari zitzaizkidan, baina jauzi horrek asko kondizionatu ninduen. Bartzelonara bidai asko egin nituen. Azkenean bost operazio egin zizkidaten eta 95. urtean lasterketetan ibili nintzen baina txarto nengoen oina lurreratzean … 95eko denboraldia bukatu eta operazioetan jarraitzen nuen, eta 96ekoan lehenengo lasterketak ez nituen egin txarto nengoelako. Azkenean gehiegi pasatzen zara ebakuntza-geletatik eta oina ez da guztiz konpontzen. Plaka bat oin barruan utzi zidaten. Segitu nuen baina kondizionatuta egon nintzen. Atzeko frenoa ezin nuen erabili. Erabiltzeko oina estriberatik altxatu behar nuen. Oreka ez da berdina oina altxatu egiten baduzu. 30 urte nituen eta bueno … Ondoren Espainiako txapelketan berriz ere jauzi nintzen lasterketako lehenengo kurban. Atzetik moto bati eman eta gainetik salto egin nion. Ni aurrean atera nintzen, eta … lurrean zaude, motorrek saihestu egiten zaituzte …. Berriro ikusten ditut irudiak eta … 

​

1989an Herrik bere urterik onena bizi izan zuen munduko txapelketan. Urte horretan bi garaipen lortu zituen eta soilik bere motorrean sufritutako arazoek utzi zuten txapelketa irabazteko borrokatik kanpo. Denboraldi horretan 80ko eta 125eko kategorian parte hartu zuen. Espainiako txapelketak ere bere fruituak eman zituen urte horretan. Herrik Super bike kategoria irabazi zuen txapelketa nazionalean.

​

H.- Denboraldi arrakastatsua izan zen. 80ko mailan irabazten nuen. 125ekoan berriz ez nuen oso ondo egin. Gero Espainiako super bike txapelketan ere korrika egiten nuen, 750eko moto batekin irabaziz. Moto hori erraldoia zen. Espainiako txapelketan lasterketak irabaziz, lorpenak astebururo nirekin zeudela sentitzen nuen.

​

Jerezen, 1989an lortutako garaipenak bere karrera markatu zuen. Herrik, garaipena lortu ostean, zale batek eskaini zion ikurrina hartu eta ohorezko buelta eman zuen. Prentsa espainiarrak gogor kritikatu zuen gidari euskalduna Espainiako bandera ez eramateagatik. Batzuk akzio horrek bere karrera kondizionatu zuela diote. Hala ere, poztasunez gogoratzen ditu une horiek.

​

H.- Ohoreko bueltan euskal kirolaririk harroena sentitu nintzen. Ikurrina makila baten erakutsi ahal izatea... Bi ikurrina jarri zizkidaten. Bat Orozkoko batek eta bestea Gorlizeko batek, Fernando Elias, nire ezagun batek. Momentu horretan ondo sentitu nintzen. Nik nire sentimendu eta maitasun handienarekin egin nuen. Sorpresa gero heldu zen! Denetik leporatu zidaten! Bertara joan ziren beste zaleei egindako itsusiagatik ere eman zidaten. Urte batzuk beranduago podiumera igo nintzen, 93 edo 94an, eta ikurrina eta espainola eman zizkidaten. Orduan titularretan “Torrontegi bere akatsa zuzendu du bi banderak eramanez” jarri zuten. Orduan denak pozik jarri ziren. Guardia zibilen bat nire dendara hurbildu zen ezkerrak emateko. Nire ustez gehiegi politizatu zen. Nik zintzerotasun osoarekin egin nuen, inolako maltzurkeriarik gabe. Gero kondizionatu zidala esaten dute, baina hurrengo urteetan problemarik gabe segitu nuen. 90ean Repsolen babesarekin korrika egin nuen. Talde oso ona egin zen, desastre bat atera arren. 91n txarto egon nintzen, baina ez zuen ikurrinaren zerarekin zerikusirik. Baliabide ekonomikoa lortzea oso zaila da. Ezagutza handia behar duzu. Urte horietan esperientzia falta horretaz bekatu genuen. Urteak pasatu ahala ona izan da esperientzia hori niretzat, Efrenekin lortu dudanagatik. Efrenek berdindu nau, ni baino podium gehiago ditu … baina bueno, ni zirkuitu batetan ikurrina atera duen bakarra izatearekin geratzen naiz.

​

K.- Efrenek ere ikurrina atera zuen, ez ohorezko bueltan, baina bai parke itxian, eta ez du oihartzun handirik izan. Alde horretatik mundiala hobetu dela uste duzu?

​

H.- Ez dut uste. Nik ikurrina eraman nuen Efrenekin egon naizen urte guztietan. Tuenti taldean ginenean haserretuta zeuden, babeslea espainiarra zelako. Baina guri, diputazioak ematen zigun babes ekonomikoa, baita BBK-k, Bilboko udaletxeak eta eusko Jaurlaritzak ere, eta haiekin zorretan geunden. Horretarako ikurrina eramatea sinbolorik onena da. Gero ez zuen irabazi, bigarren eta hirugarren postuak egin zituen, eta horretan geratu zen.

K.- Krauserrari maitasun berezi bat edukiko diozu ezta?

​

H.- Bai. Oraindik gordeta daukat Gorlizen dudan garaje batetan. 20 urte bete zirenean festa bat prestatu zidaten Plentzian eta garaipeneko bideoa lortu zuten … Egia esan pasada bat da. Badirudi ez duela korrika egiten, baina motor horrekin Jerezen topera ibiltzen ginen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eduki dituen motorrei buruz hitz egitean burura etortzen zait berak Italian erositako motor baten inguruko istorio bat. Horretaz galdetzean barre gurea sartzen zaio Gorlizko gidari ohiari.

​

H.- Lehen Europatik motorra garraiatzeko txartel berezi bat behar zenuen. Orduan ezin zen esportatu eta inportatu ezer. Motorra Alek erosi zidan. Ekarri ahal izateko, Italiara moto bat eraman genuen. Mobilete antzeko bat zen, diskoak herdoila zeukaten eta torlojuak loktiterekin pegatu genituen moto bat eramaten genuela simulatzeko, baina egietan beste moto bat ekarri genuen. Suposatzen zen lasterketa batera joaten ginela. Baina motorraren bila joan ginen. Eraman genuen motoa txikia zen, eta nire anaiak zuen Fiat Ritmo batean sartu genuen. Beste motorra aldiz ez zen ia kotxean sartzen. Egia esan aurpegi ikaragarria bota genuen.

​

K.- Urte horietan estatu mailan ez zegoen prestatzaile handirik…

​

H.- Onenak Italiarrak ziren. 80ko motor konpetitiboak bertan egiten ziren. Dirutza handia balio zuten, baina horrek motor on bat izatea ziurtatzen zizun. Zelako bidaia! Frantzia eta Italia osoa zeharkatu genuen, motorra Riminin erosi genuelako.  

​

K.- Zure garaian, diferentzia handia zegoen motor ezberdinen artean?

​

H.- Gaur egun baino handiagoa. Derbyk motor ikaragarriak zituen. Ezberdintasun gehiago zegoen. Talde batzuk gurpil hobeagoak lortzeko ahalmena zuten, …Orain guztiek dituzte aukera berdinak. Moto2 mailan adibidez motor guztiak dira berdinak, orain txasisa aldatzen da bakarrik.

​

Herrik hainbat gidari handiekin korrika egin du bere ibilbidean zehar. Kevin Schwantzen taldekidea izan da, Criville bezalako pilotuekin lehiatu behar izan du.

 

H.- Crivillerekin lehiatzeaz gogoratzen naiz, gero 500 zentimetro kubikoko munduko txapelketa irabazi zuelako. Tipo oso ausarta da. Talentu handia zeukan, baina batez ere oso ausarta zen. Ohore bat da gaur egun oraindik berarekin hitz egitea eta lagun bezala izatea. Asko konpartitu dugu. 87an berarekin lasterketaren bat egin nuen Derby taldearekin. 92an Wilkof Fedenberg, gaur egun Lorenzoren aholkularia denarekin boxean egoteaz ere arro nago. 500eko mailan Durch Chandler eta Kevin Schwatz zeuden. Australiara entrenatzera joaten ginen eta Malaysiara ere. Kevin bezalako pertsona batekin guzti hori konpartitzea … Idolo bat zen! Txapelketa bakarra irabazi du, baina aro horretako gidaririk azkarrena izan zen. Batzuetan ez dira bakarrik garaipenak begiratzen. Oso karismatikoa zen. 34 zenbakia beti eraman izan du. Inbidiagarria zen. Beti hitz onak izan ditu guztientzako. Aro horretan konpartitzera ikasi nuen, aurkari baten garaipenekin gozatzera. Gauza ia arraroa da, baina beti zegoen ospatzeko arrazoiren bat. Kevinek irabazten ez bazuen, Reinik irabazten zuen. Lagunak zirenez ba beti zegoen ospatzeko zerbait.

​

K.- Nor da izan duzun aurkaririk gogorrena?

​

H.- Gogorrena Crivi izan dela uste dut. 80ko mailan hasi zenetik oso azkarra zen. Adiskidetasun handia izan arren, bera izan da gogorrena. 88an Autisan egon nintzenetik. Gero ni 125eko kategorian geratu nintzen eta bera 250ekora pasatu zen, gero 500ekora… Gero beste batzuk ere egon dira, baina memorian geratu zaidana bera da.

​

Espainiako motor mundua, eta batez ere euskalduna, lehen planora eraman duen generazioaren parte izan da. Aro horretan motor mundua amateur izatetik, profesionala izatera pasatu zen.

​

K.- Egindako lana behar bezala baloratuta dagoela uste duzu?

​

H.- Uste dut baietz. Gaur egun oraindik 47 urterekin jendea nitaz gogoratzen da. 47 urte ditut eta begira, zurekin elkarrizketa batetan nago. “Josean” nire anaiarekin egon behar naiz motor festa bat egin nahi dutelako eta … zentzu horretan pribilegiatu bat sentitu naiz. Soilik bi lasterketa irabazi ditut eta jendeak asko maite nau.

​

K.- Pilotu gehienek ez dute inoiz irabazten…

​

H.- Bai egia da. Jendeak asko antzemateen du egindakoa. Azkenean, gaur egun komertzial bezala nabil olioetako enpresa batetan eta jendeak oraindik asko maite nau. Jendeak oraindik buruan dauzka lasterketa horiek. Harrigarria da! 25 urte pasatu dira ordutik. 25 urte beranduago Efrenek ere 2 lasterketa irabazi ditu. Ea gehiago irabazten duen. Horrela jendeak gehiago segituko ditu lasterketak. Hurbil duzun norbait bertan badago gehiago segitzen da.

K.- Irabazi zenuenean hori nabaritu zenuen?

​

H.- Uste dut baietz. Ez da txirrindularitza edo pala bezalakoa, hemen segituenak baitira, baina beti kontuan hartu izan da. Gaur egungo egoerarekin, karrerak zirkuitu permanenteetan egiten direnez, bigarren planoan geratu gara, hemen ez dugulako. Los Arcosen, Nafarroan, orain zirkuitu berri bat egin dute, eta pixka bat arin joanez gero ordu batetan bertan zaude. Bertan Ongi Etorri ikustean oilo larrua jartzen zait. Nazionaleko lasterketak ikustera joan naiz, monitore lanetan ere ibili naiz, eta esan behar dut ikaragarria dela.

​

2007tik 2011ra Efren Vazquezen managerra bezala lan egin zuen. Euskadin talde propio bat izateko ahaleginak egin zituen arren, ez zuen lortu. Hala ere, bost urteetan zehar, antzinako akatsetatik ikasitakoa praktikan jarri zuen.

​

K.- Nolakoa izan zen Efren Vazquezen manager lanetan izandako esperientzia?

​

H.- Ona. Oso Bizia. Bide gurutze bat, apustu bat. Motoziklismoarekin zorretan nengoela pentsatzen nuen. Hainbat eman dit! Nire jakinduria mahai gainean jarri behar nuela uste nuen, Efrenek aprobetxatu ahal izateko. Bost urte horiek oso biziak izan ziren, non alde deportiboa pixka bat alboratuta geratu zitzaidan. Baina negozio hori niri handia geratzen zait. Ni Efrenen eskumako eskua nintzen. Baina ez genuen lortu hemen denboran zehar mantentzeko estruktura bat izatea. Azkenean etengabeko borroka bat da eta ni pilotu nintzenean bezala sentitzen hasi nintzen. Azkenean lan hori gogorik gabe egiten nuen. Bulegoetan ibiltzera ohitu behar zara. Produktu bat saltzen duzu, pilotua, motorra, emaitzak … Berriz ere etengabe bidaiatzen duzu, gainera ekonomia txarto zegoen une batetan. Ohartu nintzen momenturako nire negozioa hondatzen ari zen. Orduan gauza batetara do bestera dedikatu behar nintzen. Nahi izango banu, oraindik ere mundialean zeregin desberdinetan lan egiteko aukera daukat. Bai, gustatzen zait, baina noizbehinka joateko. Bidaiatu behar duzu, askorekin hitz egin … Dirua dagoen lekuetan hipokresia asko ere dago. Horretarako balio behar duzu eta nik ez dut balio. Niretzat zintzotasuna pertsonaren arima da, eta bertan zintzotasun gutxi dago. Zaila da... Bidai asko, hamazortzi lasterketa daude … Lehen lasterketa gutxi ziren.

​

K.- Eduki dituzun lanetatik zuretzat zailena zein den galdetuko nizuke, baina argi utzi duzu zein den.

​

H.- Hoberena pilotua izatea da. Kontuan eduki gehien gustuko duzuna egin ahal duzula, eta gainera ondo.

​

K.- Eta enpresari izatea?

​

H.- Izan naizen pertsona izateak asko laguntzen du. Jendeak pixka bat gehiago entzuten zaitu. Baina momentu txarrak egon dira enpresa eguneratu arte. Azkenean bost pertsonek lan egiten dute enpresan eta horrek ere poztasun handia ematen du egunero. Goiz joan behar zara … Jabeak beti dauka telefonoa irekita badaezpada. Goiz sartu eta bukatu ostean atera!

​

K.- Gidari gazteak aurkitzeko programa ezberdinak antolatu dituzu. Gaur egun programaren baten sartuta al zaude?

​

H.- Ez. Lehen esan dut. Mundu zaila da. Efrenekin hasi nintzenean motoziklismoa Euskadin maila altuago batera eramateko anbizioa eta gogoa geneukan. Estruktura eta talde bat hemen izateko ahaleginak egin genituen, baina ezinezkoa izan zen. Oso zaila da. Pilotu bat formatzea oso zaila da. Gazteekin zerbait egitea gustatuko litzaidake, baina ez dakit ze punturaino. Motokros eskola txiki bat antolatu edo … Gutxienez gazteek probatu dezaten, ia gustuko duten. Eta ba... hor gabiltza eta interesgarria izan daiteke.

​

K.- Zaila izango da Euskadin, zirkuitu permanenterik ez dagoela, pilotu gazte on bat aurkitzea?

​

H.- Bai. Abiadurako modalitatean zaila da. Hasieratik familia eduki behar duzu ondoan. Eta talentu berriak bilatzeko botere ekonomiko handia izan behar duzu lana uzteko eta horretan lan egiteko. Hori da nik ez dudan bigarren atala. Orduan, edo lan egiten dut edo horretan ibiltzen naiz. Orduan ez da bateragarria. Denbora asko dedikatu behar zaio …. Familia da lagundu behar dizuna hasieratik. Hori ez badu, oso konplikatua da pilotua aurrera ateratzea.

​

K.- Uste duzu Nafarroan ireki berria den Los Arcoseko zirkuituarekin Euskadin gidari berri gehiago aterako direla?

​

H.- Bai. Ziur nago. Espainiako txapelketako lasterketa bat hain gertu ospatzeak seguruenik lagunduko du. Hurrengo urtean Europako txapelketa izatera pasatuko da. Orduan uste dut gidaria euskaldunak ikusi ahal izango ditugula.

 

 

Bideoa: Herri Torrontegi, 1989ko Espainiako Sari Nagusia.

Motor zale batentzat ez dago igande euritsu baterako plan hoberik. Seguruenik zale gehienek inbidia izango dute nortaz hari naizen jakitean. Hamaika urteetan ibili da motoziklismoko maila nagusian, hau da, mundialean. Bere karreran 120 Sari Nagusietan parte hartu du, bi garaipen eta lau podium lortuz.  Espainiako txapelketa bi ere baditu bizkarrean. Herri Torrontegi gidari ohiari buruz hitz egiten ari naiz. Bere etxeko atea irekitzean, motorrean ibiltzeko kondizio bikainak zituela agerian uzten du, oraindik, 47 urteekin, pilotu gorputza mantentzen baitu. Etxean sartu eta sukaldera eraman nau, bere familia, igande arratsalde batean normala denez, siesta botatzen dagoelako.

​

Motor zale sutsua dela nabaritzen zaio. Motoziklismoa berarentzat zer den galdetu bezain laster, aurpegian irribarrea piztu zaio.

​

Herri.- Egia esan, bizimodua da. Esaten da edozerk bere finala daukala, eta bukatzen dela dirudi, baina ez. Azkenean pistetatik kanpo egon nahi izan arren, espiritua beti hor dago.

​

Kazetaria.- Esaten da motor mundua gustatzen zaion jendeari zaila egiten zaiola uztea.

​

​

2016ko otsailaren 10a / Eneko Artaza

Herri Torrontegi. 1989ko Espainiako sari nagusia. Ikurrinarekin garaipena ospatzen. 

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page