top of page
Euskal Herria
Ancla 1

Proiektu txikia etorkizun handiarekin

2016ko irailaren 5a / Eneko Artaza

Gutxi dira motor munduan ibiltzen diren euskal gidariak, are gutxiago elitera heldu direnak. Izan ere, euskaldunok zaila eduki dugu motor munduan haritzeko. Lasterketetan parte hartzeko, entrenatzeko edota prestaketa sinple bat egiteko atzerrira jo behar izan dugu beti. Baina urtarriletik egoera aldatu egin da motor prestaketei dagokionez behintzat.

​

Zamudioko Ugaldeguren industrialdean ireki berria da Ecubitt, Euskal Herriko motor prestatzaile bakarra. Jabeak Victor Delgado du izena. 44 urteko portugaletetar hau txikitatik darama motor munduan. Bere aita moto tailer bat dauka Portugaleten, eta Victor bertan hasi zen profesionaltzat orain dela hamabost urte. Victorrek dioenez, orain hasi dira honen inguruko ikasketa sortzen, beraz, berak ez dauka inolako titulu ofizialik. Hala ere, etengabeko formakuntza izan du bere bizitza profesionalean, bai telemetria kurtsoak egiten, baita moto markek sortzen dituzten kurtsoetan parte hartzen. Bere esanetan, alde horretatik nahiko “autodidakta” izan da.

​

Victor pozik dago, eta tailerra irekita egon den hilabete hauen balorazio positiboa egiten du. “Publizitaterik egin gabe, soilik ahoz ahokoa bakarrik, geroz eta bezero gehiago dauzkagu. Egia esan oso pozik nago momentuz izandako emaitzekin. Izan ere, gure aurreikuspenak gainditu ditugu, eta lana edo ateratzen dugu aurrera “. Momentuz, bera bakarrik egiten du lan Ecubitt enpresan, baina gutxi barru jende gehiago ibiliko da. “Gutxienez pertsona bat hartu beharko dut ahalik eta lasterren, orain daukagun lan kopurua handia geratzen baitzait”.  

​

Bezeroei dagokionez, zirkuituko moto gidari amateurrak dira gehienak. Hala ere, potentzia banku berria erosi zuenetik, karkross eta auto gidari asko hurbildu dira euren makinen prestaketa egitera penintsulako iparraldeko txoko guztietatik, lau gurpiletako ibilgailuekin lan egiteko aukera ematen baitu.

 

Motor ezberdinen lanketa

​

Ecubitt enpresan moto mekanika erabiltzen duten ibilgailuak lantzen dira. Hau da, autoak ere lantzen dituzte, baina beti ere moto motorra erabiltzen dutenak, Karkross edo CM motakoen antzerakoak. Gainera, errepideko motoen motorrak egiten ditu bakarrik. Ez ditu trial ezta mendiko moten mekanikak lantzen.

Zilindradei dagokionez hiru motor mota jorratzen dituzte. Txikienak 600 z.k. dituzte, eta normalean lanaren kopuru handiena betetzen dute, motoetaz aparte, Karkrossek ere tamaina honetako motorrak muntatzen baitituzte. 1.000 z.k. motorrak eta Suzuki Hayabusa (1.300 z.k.) motakoak ere prestatu egiten ditu Victorrek. Azken hau, CM eta autokrosseko III Mailako autoetan muntatzen dira gehienetan.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

 

 

 

 

 

Prestakuntza

​

Prestakuntzari dagokionez, bi dira motor bat preparatzeko egin beharreko lanak. Horretarako, Victorrek tailerra gelatan banatu du, lan bakoitza ahalik eta hoberen jorratzeko.

​

Egin behar den lehenengo lana motorraren atal fisikoari dagokio. Hau da, motorraren barruko piezen aldaketan datza. Horretarako Ecubitt enpresan motorrak ahalik eta erosoen egiteko gela bat sortu dute, non motorrak potro batzuetan trinkatu egiten dituzte. Honetaz aparte, gela itxi honetan motorrak hautsetik babesten dituzte, etorkizunean arazorik ez izateko.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Motor bat prestatzeko egin beharreko bigarren lana atal elektronikoari dagokio. Hau zentraliten erreprogramazioan datza. Hau da, motorrak dituen lan egiteko parametroen aldaketa egitea. Horretarako, Ecubitt enpresan beste gela bat sortu dute potentzia bankua kokatzeko. Banku honetan, auto eta motoen ibiltzearen simulaketa egiten da, eta bankuari konektatuta dagoen ordenagailu baten bidez, motorraren lan parametroak aldatzen doaz, ahalik eta errendimentu handiena ateratzeko.

​

Potentzia bankuari dagokionez, Ecubittek freno elektromagnetikodun bankua dauka. Honek, kondizio errealagoak simulatzeko aukera ematen du, horrela prestakuntza finagoa jorratzeko. Honetaz aparte, gelak etengabeko aire intrakzio eta estrakzioa dauka, auto eta motoak ahalik eta gutxien sufritu dezaten. 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

102_1970
102_1977
102_1978
102_1973
102_1961
102_1962
102_1965
102_1964
  • Facebook Social Icon
  • Google+ Social Icon
  • YouTube Social  Icon

Bideoak:

Elektronikaren prestaketa potentzia bankuan: Silver Car ST2, Suzuki GSX 600 / Yamaha R6 

Informazio, albiste eta bideo gehiagorako: www.ecubitt.com

Ancla 2

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page